Azken ordua: Bi mila langile publiko, kalera Aurrekontuari eutsi diote EHUren ikastaroetan "Rol instituzionala bete behar dut nik; beste lan batzuk besteei dagozkie" Kaltetuentzat, osasun txartel berezia Soilik UPNk eman dio babesa PPri hezkuntza arloan mozketak egiteko Aberatsei zergak igotzea nahi du ELAk mozketak saihesteko Hezkuntzako murrizketen aurrean, burujabetza! Hondarretan Eroak Yo-yo
Entzun zuzenean!

2002.urtean sortu zen herri komunikabide bat da Antxeta Irratia. Gure Irratiaren Entzun Ikus elkartea eta Pausumedia elkartearen sustenguz, abiatu zen komunikazio proiektua.

Egoitza Hendaian kokatzen den arren (14 De Gaulle etorbidea), Irun, Biriatu, Pausu eta Hondarribia, gure hedapen eremuak ere badira. Behe Bidasoa eskualdeko, euskarazko irratia da, Antxeta Irratia.

Elkarte izaera eremu errealera eramanez, bere ateak beti zabalik ditu Antxetak. Eragile, elkarte, norbanako eta herri mugimendu ororentzako, besteak beste.

Irratiak komunikazioa, eskubide gisa defendatzen du egunerokoan, eta ez hedabide erraldoien menpeko elementu bat balitz bezala. Herritar orok du komunikatzeko eskubidea. Eskualdeko euskaldunon kasuan, guztiok dugu euskaraz komunikatu eta komunikazioa euskaraz jasotzeko eskubidea. Hala, ildo horri bide eginez, euskararen normalkuntza prozusuan aktiboki parte hartzea da Antxeta Irratiaren lehentasun nagusia.

Laburki, herritarren zerbitzura dagoen komunikazio egitasmo xume bezain sendoa da Antxeta Irratia.

                 Email: antxetairratia@euskalirratiak.info

         Helbidea:  14 De Gaulle Etorbidea_ 64700 Hendaia

Tfn: Iparraldetik: 05 59 48 36 65 / Hegoaldetik: 00 33 5 59 48 36 65

close