Euskal Rock Festibala Hendaian
Hendaiako Lanetik Egina musika elkarteak, Euskal Rock Festibala antolatzen ari da Martxoak 3rako. Eta ez da nolanahiko kartela izango, Willis Drummond, MuturBeltz, eta Don't Save The Queen musika taldeekin kontzertua izango baita, Merkatu Zaharrean, iluntzeko 21.00etatik aurrera. Mattin Sortzabalbere, Lanetik Egina elkarteko kidearekin mintzatu gara.
erlazionatua: Zakar bilketa selektiboa Hendaian Hasi dira Bixintxoak!!
42 Puntu Beltz Hiri Debekatuaren Mapan
Hiri Debekatuaren Mapa aurkeztu dute gaur goizean, eta bertan, 42 leku arriskutsuren berri ematen du txostenak. Naiara Zabala, udaletxeko arkitektarekin, eta Ainara Lopez, Irungo Bilgune Feministako kidearekin mintzatzeko aukera izan dugu.
erlazionatua: Irungo puntu beltzen mapa 2011-10-13 - Aiako Harrikada
Autobusen antolaketa
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Lurraldebuseko linea berriak, Martxoaren 1ean indarrean ezarriko ditu. Hondarribiko autobusa Larrendiraino iritsiko da, orain arte ez bezala, Gipuzkoa eta Euskal Herria hiribidetik bideratuta. Eta Txingudi merkatal zentrora doan autobusak, hiri erdiko lotura galduko du batetik, eta Ospitalarekin lotura izatera pasako da, Belaskoenea eta Landetxako bizilagunei zerbitzua emanez ...
Bertso Afaria Hendaian
Hendaiako Euskararen hilabeteari begira, Besta Komiteak eta Hendaiako Bertso Eskolak, Bertsolarien Lagunen Elkartearen laguntzarekin antolatuta, Martxoaren 16an, Bertso afaria izanen da Merkatu Zaharrean. Arratsaldeko 19.30etan hasiko da, eta bertan, Andoni Egaña, Sustrai Colina, Jon Maia eta Odei Barroso ariko dira lehian. Bertso afarirako lekua 200 pertsonendako mugatua da eta ...
erlazionatua: Zakar bilketa selektiboa Hendaian Hasi dira Bixintxoak!!
Ekozinemaldia
Ekologistak Martxan taldeak antolatzen duen Ekozinemaldiaren VI. ekitaldiko dokumentalak Puianako Oky Doky ostatuan ikusi ahalko dira bihar eta etzi. Proiekzioak, arratsaldeko 18.00etan hasiko dira. Denetara, Hego Amerika, Afrika, Asia eta Europako multinazionalek eragiten dituzten arazo sozial eta ekologikoak aztertzen dituzten hiru emanaldi izango dira.
erlazionatua: 2011-12-05 - Txingurri Hotsak
"Minbiziarekin aurrez aurre" Hondarribin
Gipuzkoako Minbiziaren Kontrako elkarteak eta Donostiko Onkologikoak abian jarri duten lurralde mailako "Minbiziarekin aurrez aurre" sentsibilizazio kanpainaren baitan, hitzaldia emango dute Hondarribin ere. Jose Luis Alberro medikuak, eta Maider Sierra, elkarteko psikologoak emango dute hitzaldia Zuloaga etxean, heldu den asteazkenean, arratsaldeko 19.00etan.
erlazionatua: Minbiziarekin aurrez aurre
Jai giroa eskualdean
Aste buru honetan, iñauterien lehen arrastoak izan ditugu Behe Bidasoa eskualde honetan ere. Ohiko desfileek, milaka jende hurbilduaraziz, Irun eta Hondarribiko kaleak kolorez jantzi dituzte. Baina badira ere, gure erroetara begira, iñauterien magia elarazten dutenak. Gu, Mairu zenbaitzuekin larunbat goiza pasatzeko aukera izan genun.
erlazionatua: Mairuak Hondarribin Iñauterietak eskualdean
Odol estrakzioak beheraka doaz
Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak, alarma gorriak piztu ditu. Eta gipuzkoar guztiek odola eman dezaten deialdia egin du, izan ere, Euskadiko Transfuzioen Bankuko odol erreserbak larrialdi egoeran aurkitzen dira. Ane Miren Aginagalde, Hondarribiko Odol Emaileen Elkarteko presidentak azaltzen digunez, Hondarribin, esaterako, hamarkada bakar batean, estrakzioek %25 egin dute behera.
Zuhaitzaren Eguna Hondarribin
Hondarribiko Landa Garapenerako Departamenduak antolatzen duen Zuhaitzaren Eguna, aurten, Martxoaren 24ean, Artzu inguruetan, ospatuko dela jakitera eman du Udalak. 143 zuhaitz landatuko dituzte, eta 500 pertsonatik gora biltzeko asmoa dute. Zuhaitz bakoitzak haurraren izena eramango du.
Tas Tas Irratiaren 20. urteurrena
20 urte bete berri ditu Bilboko Tas Tas Irratiak, eta oraingoan, Tania Martinez, bertako lankidarekin mintzatzeko aukera izan dugu.







