Autobusen antolaketa
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Lurraldebuseko linea berriak, Martxoaren 1ean indarrean ezarriko ditu. Hondarribiko autobusa Larrendiraino iritsiko da, orain arte ez bezala, Gipuzkoa eta Euskal Herria hiribidetik bideratuta. Eta Txingudi merkatal zentrora doan autobusak, hiri erdiko lotura galduko du batetik, eta Ospitalarekin lotura izatera pasako da, Belaskoenea eta Landetxako bizilagunei zerbitzua emanez. Aldaketa nagusiak, Landetxako bigarren linean emango dira, San Juan plaza, Txingudi merkatal zentroarekin, eta bide batez, Araso industrigunearekin, lotuko da. Bildu udal taldeak pozik azaldu da Gobernuak Mugikortasun Mahaian planteatuko proposamenetako batzuk aintzat hartu direlako. Ala ere, positiboak, baina nahikoak ez direla aitortu du Oinatz Mitxelena ordezkariak.
erlazionatua: Lurraldebuseko autobus linea berriak







