Bertso Afaria Hendaian
Hendaiako Euskararen hilabeteari begira, Besta Komiteak eta Hendaiako Bertso Eskolak, Bertsolarien Lagunen Elkartearen laguntzarekin antolatuta, Martxoaren 16an, Bertso afaria izanen da Merkatu Zaharrean. Arratsaldeko 19.30etan hasiko da, eta bertan, Andoni Egaña, Sustrai Colina, Jon Maia eta Odei Barroso ariko dira lehian. Bertso afarirako lekua 200 pertsonendako mugatua da eta erreserbak egin daitezke.
erlazionatua: "Hostoak" ikuskizuna Hendaian Jeunes frontaliers





