Azken ordua: Bi mila langile publiko, kalera Aurrekontuari eutsi diote EHUren ikastaroetan "Rol instituzionala bete behar dut nik; beste lan batzuk besteei dagozkie" Kaltetuentzat, osasun txartel berezia Soilik UPNk eman dio babesa PPri hezkuntza arloan mozketak egiteko Aberatsei zergak igotzea nahi du ELAk mozketak saihesteko Hezkuntzako murrizketen aurrean, burujabetza! Hondarretan Eroak Yo-yo
feeds
Entzun zuzenean!

Azkenekoak

Ekonomia

Mai. 14, 2012

Irtenbidea Badago! hitzaldia

img/irtenbidea_badago.jpg
Entzun Jeitsi

Bidasoaldeko Ezker Abertzalea, Aralar, Eusko Alkartasuna eta Alternatiba alderdiek, aldiz, bizi dugun egoera sozio-ekonomikoaren aurrean, burujabetzan oinarritutako eraldaketa soziala beharrezkoa delakoan, eta alternatiba dagoela erakusteko, dinamika berri bat aurkeztu dute. %15 inguruko langabezia sufritzen duen Bidasoko eskualdean erronka ekonomikoei eta herritarren beharrei erantzuten dien plan sozio-ekonomiko berria gizarteratzeko hainbat ekintza ...

erlazionatua: Irtenbidea Badago! hitzaldia

Mai. 14, 2012

Enpleguaren 9. astea prestatzen hasi da Bidasoa Bizirik

img/enplegu_astea_semana_del_empleo.jpg
Entzun Jeitsi

Bidasoa Bizirik garapen agentziak Enpleguaren 9. Astea prestatzen hasi da. Ekainaren hasieran ospatuko dute Anaka auzoko El Espazio bulegoan, eta batez bestean %14,6ko langabezia duen eskualde honetan halako ekimenak erabat beharrezkoak direla uste dute erakunde publikoetatik. Izan ere, aurreko ekitaldietan bezala, eskualdeko, Gipuzkoa osoko eta Ipar Euskal Herriko enpresa ...

Mai. 4, 2012

Langabeziak behera egin du eskualdean

img/langabezia_2.jpg

Albiste pozgarriak ditugu ekonomi arloan. Behingoz langabeziak behera egin baitu eskualdean. Irun-Hondarribian 91 lagunek lanpostu bat lortu zuten apirilean, eta batez bestean %15,5ean kokatu da langabezi-tasa. Lanpostu berri horietatik 86 Irunen eman dira, eta 5 Hondarribian. Hala, Hondarribiko langabezi-tasa %11,6ra jaitsi da, denetara 931 langabetu daudelarik. Eta Irunen ...

erlazionatua: Langabeziaren inguruko datuak Langabezia, beste behin ere albiste

Api. 18, 2012

Atun gorriaren kuotaren salmenta

img/hegalaburra.jpg
Entzun Jeitsi

Euskal arrantzaleek, aurten daukaten atun gorri edo hegalaburraren kuotaren erdia Murtziako Ricardo Fuentes e Hijos enpresari saltzea erabaki dute. Akordio honen arabera, enpresa honek kuotaren erdia, hau da, 225.000 kilo atun gorri arrantzatzeko eskubidea erosi die euskal arrantzaleei kiloa 10 eurotan ordainduta.
Bai, hamar eurotan kiloa saldu dute euskal ...

Api. 18, 2012

Benta Zaharreko aparkalekuan aparkatzeagatik isunak

img/TAO.jpg
Entzun Jeitsi

Orain dela aste batzuk aipatu genuen bezela, Eusko Jaurlaritzak Hondarribiko Udalari emana zion Benta Zaharreko aparkalekua kudeatzeko eskumena Martxoaren 13an iraungi zen. Hori dela eta, Bildu udal taldeak herritarrek bertan aparkatzeagatik TAO ordaindu behar zutenik zalantzan jarri zuen, eta Udalari eskumenik gabe TAO makinak martxan mantentzea leporatu zion. Eta salaketen ...

Api. 16, 2012

Low Cost konpainien ezartzea Hondarribiko aireportuan

img/hondarribi_aireportua.jpg
Entzun Jeitsi

Ekonomi arloan, aldiz, Hondarribiko aireportuaren etorkizuna low cost konpainien ezartzean oinarritu nahi dute. Hala jakitera eman du Juanan Loira, Hondarribiko aireportua sustatzeko AFODESA elkartearen bozeramaileak. Izan ere, bidaia agentziek diotenez, eta erabiltzaileen arteko egindako inkesta baten arabera, hegaldien merketzea eta eskaintza zabaltzea galdegiten dute.

erlazionatua: Aireportua ez luzatzearen alde

Api. 10, 2012

Hondarribiko Muliateko Babes Ofizialeko etxebizitzen eskrituren sinadurak

img/muliate.jpg
Entzun Jeitsi

Hondarribiko Muliateko Babes Ofizialeko etxebizitzen eskriturak sinatzen gaur hasi dira. Gaur hasi eta apirilaren 22ra bitartean egingo dituzte eskritura guztiak. Eta horren ondotik, onuradunek euren etxeetara sartzen hasi ahalko dira. Aitor Kerejeta alkateak azaldu duenez, etxebizitzen promotora eta eraikitzailea den Miguel Imaz enpresak uste baino bost hilabete lehenago bukatu ditu ...

Mar. 29, 2012

Greba Hego Euskal Herrian

img/GREBA2.jpg
Entzun Jeitsi
Bilbo-Bizkaia
Entzun Jeitsi
Gasteiz-Araba
Entzun Jeitsi
Donostia-Gipuzkoa
Entzun Jeitsi
Iruña-Nafarroa

Lurraldez lurrade, eta hiriburuz, hiriburuko grebaren jarraipenaren eta egondako mobilizazioen kronika egin digute hainbat hedabideetako lagunek.

erlazionatua: Greba, gobernuen murrizketen aurka Kronika Bartzelonatik: TMB-ren greba

Mar. 29, 2012

Greba eguna: sindikatu eta herri eragileen balorazioak

img/GREBA1.jpg
Entzun Jeitsi
CCOO
Entzun Jeitsi
15M
Entzun Jeitsi
CNT
Entzun Jeitsi
LAB

Hainbat sindikatu eta herri eragile izan ditugu gaurkoan gure uhinetan greba egunaren balorazioa egiten. Orokorrean, greba egunak jarraipen handia izan duela esan dezakegu eta herri mugimenduen presentzia nabarmendu dute.

erlazionatua: Greba, gobernuen murrizketen aurka Kronika Bartzelonatik: TMB-ren greba

Ots. 28, 2012

Liskarrak Irungo IAT- ITV zentroan

img/itv.jpg
Entzun Jeitsi

Karraskan dabiltzate berriz ere Irungo ITV zentroko langileak Tuv Rehiland enpresarekin. ITV zentroko enpresa komiteak zortzi orduko lanuztea deitu du bihar, asteazkenarekin. Goizeko 10.15etatik aurrera. 2012ko lan baldintza berriak negoziatu nahi dituzte, izan ere, Urtarrilaren lehenaz geroztik, 2011an indarrean zituztenekin segitzen dute. ELA sindikatuko ordezkariarekin mintzatu gara.

close