Elkartasuna
"Minbiziarekin aurrez aurre" Hondarribin
Gipuzkoako Minbiziaren Kontrako elkarteak eta Donostiko Onkologikoak abian jarri duten lurralde mailako "Minbiziarekin aurrez aurre" sentsibilizazio kanpainaren baitan, hitzaldia emango dute Hondarribin ere. Jose Luis Alberro medikuak, eta Maider Sierra, elkarteko psikologoak emango dute hitzaldia Zuloaga etxean, heldu den asteazkenean, arratsaldeko 19.00etan.
erlazionatua: Minbiziarekin aurrez aurre
Odol estrakzioak beheraka doaz
Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak, alarma gorriak piztu ditu. Eta gipuzkoar guztiek odola eman dezaten deialdia egin du, izan ere, Euskadiko Transfuzioen Bankuko odol erreserbak larrialdi egoeran aurkitzen dira. Ane Miren Aginagalde, Hondarribiko Odol Emaileen Elkarteko presidentak azaltzen digunez, Hondarribin, esaterako, hamarkada bakar batean, estrakzioek %25 egin dute behera.
SOS Haur Lapurtuak
SOS Haur Lapurtuak plataformaren Gipuzkoako ordezkaritzak, Irungo Antzaran auzoan du bere egoitza. Eta aste honetan, Euskal Autonomi Erkidego mailan, auzitegietara eramaten duten ikerketa eta salaketa prozesuari buruz sentsibilizazio eta informazio kanpaina egiten ari dira. Horren harira, heldu den asteazkenean, arratsaldeko 17.00etan, plataformak hitzaldia emanen du Irungo Argoiak elkartean. Marian ...
Lan istripuen datuak
2011. urtean Euskal Herrian izandako lan istripuen datuak jakin berri ditugu, eta datu benetan kezkagarriak dira eta alarma gorri guztiak pizten dituzte. Euskal Herrian, 90.000 lan istripu izan dira eta hauetatik 81 heriotza izan ziren. Ibon Zubiola, LABeko kidearekin mintzatzeko aukera izan dugu.
erlazionatua: Langabeziaren inguruko datuak LABek Eroski sareari irabazi dio
Txoko elkartea
Hendaiako Txoko elkarteak, kalean bizi direnei laguntza eskeintzen die, eta gaurkoan Mirentxu Lafitte-kin egonen gera, elkarte honi buruz gehiago ezagutzeko.
Irrati eta Hedabide Maputxeak: Adierazpen Askatasuna
Pausumedia GKE-k AMARC (munduko irrati komunitarioen elkartea);Pro Bono fundazioa,MapuExpress egunkari digitala eta Radio Tierra (Txile) 2012ko otsailaren 25etik 27ra, Maputxeen lurraldeetan egindako misioaren testigantzak ditu entzungai.
Hondarribiko baserritarren beharrak
Hondarribiko Bildu udal taldeko hainbat zinegotzi, herriko baserritarren arazoak eta beharrak hurbiletik ezagutzeko, nekazariekin bilera egin dute. Bertako 50 baserritar izan ziren bertan, Bilduko Marilena Castillo, Juanito Ortiz eta Enrike Lekuonarekin.
erlazionatua: Hondarribiko autobuseen maiztasuna
Yazmin Rodriguez-en aldeko epaiketaren sententzia
Fiskaltzak 44 urteko kartzela zigorra eskatu du Jazmin Rodriguez irundarraren hiltzailearentzako. Ministerio Publikoak 50 urteko zigorra eskatu zuen gizon honentzako, baina fiskalak 40 urte eskatu ditu hilketarengatik, eta 4 urte gehiago Juan Pablo Urtizberea irundarrai emandako labankadagatik. Defentsak aldiz, 10 urteko zigorra eskatu du, izan ere, hiltzailearen abokatuak argudiatu du ...
Bakearen astea Hondarribiko hainbat ikastetxetan
Hondarribiko San Jose edo Gurutzearen Alabak ikastetxeak, Bakearen astea ospatzen ari dira. Horretarako, ikastetxea panpinez eta uxo xuriz apaindu dute, eta gelaz gela, haur zein lehen hezkuntzakoek, bakea dute aztergai egunotan. "Elkarrekin lan eginez, amesten dugun mundua lor dezakegu" dute aurtengo leloa, eta horren baitan, egunero, hainbat jarduera antolatu dituzte ...
erlazionatua: XIV. Donibane Lohitzune-Hondarribia Lasterketa Hondarribiko Soroeta Berri auzoaren berritzea
Hezkuntzan murrizketen kontra
Hezkuntzan murrizketak egitearen eta irakasleen ebaluazioaren lege proiektuaren kontra, Ipar Euskal Herriko zenbait sindikatuk, mobilizazioak eta lanuzteak antolatu dituzte gaurko. Abenduaren 15ean irakaskuntzako greba egin zuten, eta gaur berriz ere, elkarretaratzeak deituak izan dira irakasle postuen murrizketaren kontra. Eta gaur arratsaldean, goizez Baionan izandako mobilizazioak Hendaiako hiri erdira eraman dituzte ...
erlazionatua: Bonifacio Garciak gose greban jarraitzen du







