Ingurumena
Zuhaitzaren Eguna Hondarribin
Hondarribiko Landa Garapenerako Departamenduak antolatzen duen Zuhaitzaren Eguna, aurten, Martxoaren 24ean, Artzu inguruetan, ospatuko dela jakitera eman du Udalak. 143 zuhaitz landatuko dituzte, eta 500 pertsonatik gora biltzeko asmoa dute. Zuhaitz bakoitzak haurraren izena eramango du.
Dongoxeniako bizitoki sozialak
Dongoxenia zeneko baserriaren eremuetan, Erlaitzarako bidearen mugan dagoen Sopite auzoan 800 bizitoki eraikitzeko promozioa martxan jarri zuten aspaldi. Eta auzoa piskanaka handitzen doan heinean, bertako etxebizitza promozio hauek bizitoki sozialak eskaintzeko aprobetxatu nahi izan du Herriko etxeak. Hemendik gutxira 80 bizitoki sozial gehiago eraikitzen hasiko badira ere, dagoeneko eginak izan ...
Jardunaldiak ospatuko dira Plaiaundin
"Ur gozoen ekologia, natur parke babestuetan" izeneko jardunaldiak ospatuko dituzte Plaiaundiko Txingudi Ekoetxean. Topaketa hauetan, Uraren Euskal Agentziako eta hainbat unibertsitateko 60 ikertzailek parte hartuko dute, haien artean Liverpooleko Unibertsitateko Brian Moss ikertzailea, Doñana natur parkeko estazio biologikoaren zuzendaria den Fernando Hiraldo, edota Luis Miguel Dominguez naturalista eta dibulgatzailea izango ...
Irungo hiri erdian, 30 kilometro orduko abiadura muga
Irungo hiri erdiko errepideetan 30 kilometro orduko abiadura mugaren berri ematen duten trafiko seinaleak indartu egingo dituzte. Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Planaren irizpideei segituz, joan den Abuztuan abian jarritako neurriari segida eman nahi diote. Jose Antonio Santano, Irungo alkateak azaldu duenez, orain arte udaltzaingoak egindako kontrolen arabera, gidarien %70 inguruk errespetatzen ...
Gizarte larrialdietarako laguntzak
Gaurkoan, gizarte larrialdietarako laguntzen inguruan hitz egingo dugu. Irungo udalak 490.000 euroko aurrekontua, gizarte larrialdietarako laguntzetara bideratuko du, Eusko Jaurlaritzak gastu hori onartu ondoren. Irungo udal gobernuak, joan den astean, gizarte larrialdietarako laguntzetako 490.550 euroko aurrekontua onartu zuen. Aurrkontu hau, 2012. urtean zehar bideratzea proposatu du.
Pasaiako Superportuaren aurka
Denetara 2800 alegazio aurkeztu dira Jaizkibel Bizirik plataformak, Pasaiako Superportuaren aurka. Proiektuaren bideragarritasunaren inguruko inkesta publikoa dela eta, proiektuaren aurka dauden 30 elkarte baino gehiago berriz ere martxan jarri dira. Orotara, 10.000 atxikimendu batu ditu plataformak, talde ekologistek, mendi eta kultur elkarteek, zein alderdi politiko eta sindikatuek osatzen dutena.
N-1 errepidearen bikoizketa
Jose Antonio Santano, Irungo alkatea, Aitor Kerejeta, Hondarribikoa, eta Larraitz Ugarte, diputazioko bozeramailea, eta errepideetako ordezkariarekin bildu dira gaur, N-1 errepidearen bikoizketa proiektuaz hitz egiteko. Gipuzkoako errepideen artean, trafiko zama gehien jasotzen dituenetakoa izan arren, baldintza okerrenetan dagoela salatu du Santanok.
Arrantza artesanal baten alde
Leo Belaustegirekin mintzatu gara arrantzaren inguruan. Bertan, gaur arteko arrantza inolako kontrolik gabe egin omen da, eta horrek hainbat eragin izan ditu, adibidez antxoari gertatu zaiona.
Manuel Agirresarobe-ren liburu berria
Manuel Agirresarobe irundarrak, zazpi urteko lana egin ostean, liburu bat atera du. Eskualdean topatzen diren espezie bakoitzaren inguruan, xehetasun guztiak eskaintzen ditu bertan, eta 417 espezie ezberdin daude, bakoitza bere argazkiarekin. Beste alde, Irungo alde zaharrean, Mundu osoko tximeletak biltzen dituen museoa dago, eta honen arduraduna Manuel Agirresarobe bera da.
Egurraren sektore ekonomikoaren etorkizuneko erronkak
Eusko Jaurlaritzak eta Bidasoako Lanbide Heziketa Institutoak antolaturik, zuraren sektoreak etorkizuneko beharretara eta ingurumen irizpideei egokitzeko, "Egurraren sektore ekonomikoaren etorkizuneko erronkak" izenburupeko topaketa egingo dute gaur goizeko 9.00etatik, arratsaldeko 17.30etara. Maria Jose Barriola-rekin mintzatzeko aukera izan dugu.







