Irakasle postuen murrizketak
Frantziako Inspekzio Akademikoak kendu nahi duen irakasle postu erdia salatzeko, Hendaiako Lizardi eskolan greba eginen dute heldu den ostiralean. Gaur, aldiz, kotxe karabana egingo dute Herriko etxeraino, eta bertan, Jean Battitte Salaberri auzapezaren sustengua eskatuko dute. Auzapezak urteotan emandako irakasle postuen murrizketen aurka karraskan ibili da Inspekzio Akademikoarekin, eta berak onartu duenez, murrizketak nolakoak izanen diren ikusita, Hendaiak behar bereziak dituen arren, murrizketak ez dira beste herri batzuetan bezain zorrotzak izanen. Hona hemen, Jean Battitte Salaberri-ren hitzak.







