Lapurdiko hautetsiek Bordelera eramango dute AHT berriaren aurkako protesta
Trenbide berriaren egitasmoa ez dela baitezpada beharrezkoa eta Lapurdiren kasuan jadanik badiren trenbideen berriztapena aski dela zerbitzua bermatzeko agerian utzi du, egin duten txostenak. Horren harira, hiru herri elkargoetako 80 bat hautetsi gaur, astelehenean, Bordelera joanen dira GPSOko gidatze batzordearen aitzinean AHT berriaren aurkako beren iritzia argi eta garbi agertzeko.
erlazionatua: Aldaketa handiak trenetan AHTaren inguruko jardunaldi informatiboa







