Ots. 21, 2012
Odol estrakzioak beheraka doaz
Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak, alarma gorriak piztu ditu. Eta gipuzkoar guztiek odola eman dezaten deialdia egin du, izan ere, Euskadiko Transfuzioen Bankuko odol erreserbak larrialdi egoeran aurkitzen dira. Ane Miren Aginagalde, Hondarribiko Odol Emaileen Elkarteko presidentak azaltzen digunez, Hondarribin, esaterako, hamarkada bakar batean, estrakzioek %25 egin dute behera.







