Ots. 3, 2012
Pasaiako Superportuaren aurka
Denetara 2800 alegazio aurkeztu dira Jaizkibel Bizirik plataformak, Pasaiako Superportuaren aurka. Proiektuaren bideragarritasunaren inguruko inkesta publikoa dela eta, proiektuaren aurka dauden 30 elkarte baino gehiago berriz ere martxan jarri dira. Orotara, 10.000 atxikimendu batu ditu plataformak, talde ekologistek, mendi eta kultur elkarteek, zein alderdi politiko eta sindikatuek osatzen dutena.







