Pilotariak prest ostiral honetarako.
Asteburu honetan, seigarren jardunaldia jokatuko da binakako txapelketan, eta Hendaian izanen da hauetako partida bat, Xala ta Laskurain, Olaizola II eta Beroiz-en aurka. Atzo bertan aukeratu zituzten pilotak eta Olaizolarekin mintzatzeko aukera izan genun, eta bertan azaldu digunez, gustora gelditu dira pilotariak aukeratutako materialarekin. Gogoratu, Urtarrilaren 27an izanen dela partida, Hendaiako D. Ugarte pilotalekuan eta arratsaldeko 20.30etatik aurrera.
erlazionatua: Pilota txapelketa Bertso Afaria Hendaian







