iparragirre
Ibon Iparragirre etxean da
Ibon Iparragirrek ongietorri beroa jaso du Gizaburuagan, emaztea eta ama ondoan zituela. 200 bat herritar urbildu dira Ibon agurtzera. Behin-behineko kaleratzea eskuratuta, pultsera bidez edukiko dute kontrolatuta, eta bakarrik, medikuarengana joateko edo epaitegira sinatzera joateko atera ahalko da etxetik.
erlazionatua: Ibon Iparragirre behin behinean aske gera daiteke
Ibon Iparragirre behin behinean aske gera daiteke
Behin behinean betetzen ari zen zigorraren kausan aske uztea ebatzi du Auzitegi Nazionalak bere osasun egoera larria dela eta. Beste kausa batean hiru urteko zigorra betetzen ari da eta albiste agentziek diote Basauriko espetxeak zigorra etxean bete dezala proposatuko duela.
erlazionatua: Ibon Iparragirre etxean da





