morillo
Urr. 19, 2011
Fernando Morillo hautatu dute, "Euskal idazleen egonaldia Abadia Eremuan" egitasmorako
Euskal Idazleen Elkarteak, Euskal Itsasbazterreko IAEZIk (Ingurumen Aldeko Ekimen Zentro Iraunkorrak) eta Euskal Kultur Erakundeak beren baliabideak eta gaitasunak bateratu dituzte LIteratura Egonaldi bat antolatzeko 2011ko udazkenean, Hendaiako Abadia Eremuan. Azaroaren 20a arte, Hendaiako Abadiako eremuko Nekatuenea baserrian izango da Fernando Morillo idazle azpeitiarra.







