Bidasoaldeko Efemerideak
Saio berri honetan, Bidasoa bailararen inguruan gehiago ezagutzeko aukera paregabea.
2012-02-14 - Bidasoaldeko Efemerideak
Irungo iñauterietan Inudeak ospatu ziren aurreneko aldia 1884. urteko Otsailaren 14ean izan zen. Pablo Vilumbrales, La Artesana elkarteko idazkariak, hiru egun lehenago, inudeen konpartsa karriketan ibiltzeko baimena eskatu zion udalari, eta kale kantoietan zortzikoak abesteko tamboril baten zerbitzuak eskatu zizkion ere.
erlazionatua: 2012-01-10 - Bidasoaldeko Efemerideak 2012-02-03 - Bidasoaldeko Efemerideak
2012-02-10 - Bidasoaldeko Efemerideak
1957. urteko Otsailaren 10ean, Ama Guadalupekoaren irudia Hondarribitik atera zen aurreneko aldiz. Madrilera eraman zuten, Don José Lapayesse eskulturgilearen tailerretara, izan ere, irudiaren birgaitzea beharrezkoa zela erabaki zuten. Egurrezkoa zenez, guztiz kaltetuta zegoen, eta Madrilera konpontzera eraman zuten.
erlazionatua: 2012-01-10 - Bidasoaldeko Efemerideak 2012-02-03 - Bidasoaldeko Efemerideak
2012-02-03 - Bidasoaldeko Efemerideak
Irungo lehenbiziko hilerria Junkal elizaren aurrekaldean zegoela diote historialariek. 1653garren urteko Otsailaren 3an, udalak bertan hilerri bat egiteko agindua eman zuen, Juan de Beraun kapitainak saldutako lur sail batzuetan. Lur hoiek, Junkal eliza handitzeko erabili zituzten, baina soberan gelditu zen zatian, elizaren aurrekaldean, hilerri bat egokitu zuten.
erlazionatua: 2012-01-10 - Bidasoaldeko Efemerideak 2012-01-20 - Bidasoaldeko Efemerideak
2012-02-02 - Bidasoaldeko efemerideak
XVII.mende hasieran, ehunka lagun hil zituen izurrite batek. Infekzioak ekiditeko, udalbatzak abereak kaleetan aske ibiltzea debekatu egin zuen, eta 1677. urteko Otsailaren 2an, zilarrezko hamar dukadoko isuna ezarri zuen, kalean topatutako txerrien jabeei, eta edozeinek txerria harrapatuz gero, hil eta jateko baimena eman zuen gainera.
erlazionatua: 2012-01-10 - Bidasoaldeko Efemerideak 2012-02-03 - Bidasoaldeko Efemerideak
2012-02-01 - Bidasoaldeko Efemerideak
1943. urteko Otsailaren 1ean onartu zuen Hondarribiko udalbatzak, 1925ean onartutako Hondarribiko Barrualdea Eraberritzeko Planaren baitan, Rojas y Sandoval deritzan plaza egitea, hau da, Apezpiku plaza. Pedro Muguruza arkitektoak egin zuen proiektua eta 1944. urteko Irailaren 8an inauguratu zuten.
erlazionatua: 2012-01-10 - Bidasoaldeko Efemerideak 2012-02-03 - Bidasoaldeko Efemerideak
2012-01-27 - Bidasoaldeko Efemerideak
Irungo Sancho de Urdanibiako ospitale zaharra, 1848garren urtean kudeatzen zuen Urdanibia fundazioa, enbargatua izan zen, urte horretako Urtarrilaren 27an, gaur duela 164 urte. Jose Maria Endarak kudeatzen zuen fundazioa eta ospitalea.
erlazionatua: 2012-01-10 - Bidasoaldeko Efemerideak 2012-02-03 - Bidasoaldeko Efemerideak
2012-01-26 - Bidasoaldeko Efemerideak
1740ko Urtarrilaren 26an, Hondarribiko udalak Zumardia egitea agindu zuen, harresietatik 40 pausora, eta ate nagusitik 20 pausora gutxi gora behera. Bertan, udalak lizarrak landatu zituen, pasealeku bat sortzeko asmoz.
erlazionatua: 2012-01-10 - Bidasoaldeko Efemerideak 2012-02-03 - Bidasoaldeko Efemerideak
2012-01-23 - Bidasoaldeko Efemerideak
1895garren urteko Urtarrilaren 23a izan zen, Irunen farola bat, argi indarrarekin piztu zen lehenbiziko eguna. Egun hartan, udaletxeko argia, instalazio elektriko baten bidez piztu zen aurreneko aldiz, eta horretarako 237 000 pezta inbertitu zituen udalak.
erlazionatua: 2012-01-10 - Bidasoaldeko Efemerideak 2012-02-03 - Bidasoaldeko Efemerideak
2012-01-20 - Bidasoaldeko Efemerideak
Duela 62 urte pasa zen aurreneko aldiz Talgo motako trena Irun eta Hendaia geltokietatik. Talgo, Tren Articulado Ligero Goikoetxea Oriol deituratik eratorria da. Tren prototipo hura, Alejandro Goikoetxea disenatzaileak eta Jose Maria de Oriol enpresariak sortu zuten.
erlazionatua: 2012-01-10 - Bidasoaldeko Efemerideak 2012-02-03 - Bidasoaldeko Efemerideak
2012-01-19 - Bidasoaldeko Efemerideak
1900. urteko Urtarrilaren 19an, duela 102 urte, Josefa de Eguino irakaslea, udalak Martxin de Arzu kalean eraikitako Portua Auzoko Haur Eskolaren arduradun izendatu zuten.
erlazionatua: 2012-01-10 - Bidasoaldeko Efemerideak 2012-02-03 - Bidasoaldeko Efemerideak







