Mundu Hotsak
Internazionalismoa eta kooperazioaren irratsaioa. Mundubat GKE, Cubainformación eta Amnistia Internazionalaren kolaborazioekin, besteak beste.
2012-02-22 - Mundu Hotsak
Mundubateko Ramonekin Honduraseko egoera sozio-politikoaz eta GBEk egiten duen lanaz mintzatu gara. Andonik hurrengo astean, Bartzelonan egongo den lan uzteetaz mintzatu zaigu eta azkenik, AIren atalan, ekialdeko hurbileko hainbat gertakari ekarri dizkigu Germainek.
erlazionatua: 2011-11-16 - Mundu Hotsak Katalunyako kooperatiba integrala
2012-02-15 - Mundu Hotsak
Kubatik, Mundubateko Pepe Murillo irlako azken gertakarien errepasoa egin digu. Askapenako Facunek Euskal Herriarekiko elkartasun asteaz hitz egin digu besteen artean. Horretaz gain, nazioarteko hainbat berri aipatu ditugu.
erlazionatua: Euskal Herriarekiko elkartasun astea 2012-02-01 - Mundu Hotsak
2012-02-08 - Mundu Hotsak
Chiapaseko emakumeen jabetzea bultzatzen duen elkarte bateko koordinatzailearekin hitz egin dugu saioaren hasieran. Ondoren, Amnistia Internazionalaren kolaborazioa izan dugu. Azkenik, Greziako azken gertakarien berri eman digu Juan Etxenikek.
erlazionatua: 2011-11-30 - Mundu Hotsak 2011-11-02 - Mundu Hotsak
2012-02-01 - Mundu Hotsak
Nazioarteko berrien errepasoa eta Bloody Sunday delakoaren urteurrena izan ditugu saioaren hasieran. Bestetik, Askapenaren atal berrian, Kuba eta Argentinara bidaiatu dugu. Azkenik, Biladi Hadi, palestinarekin elkartasun ekimena ezagutu dugu Zintzilik Irratiaren eskutik.
erlazionatua: 2011-12-14 - Mundu Hotsak Askapena: Kuba eta Argentina
2012-01-25 - Mundu Hotsak
Gaurkoan, Brasildo MST mugimenduko kide bat elkarrizketatzen dugu. Bestetik, Amnistia Internazionalaren kolaborazioa dugu eta azkenik, Bartzelonako mugimendu sozialen kronika egiten digu Andonik.
erlazionatua: 2011-11-16 - Mundu Hotsak 2011-12-14 - Mundu Hotsak
2012-01-18 - Mundu Hotsak
Saharako Marathoiaz hitz egin dugu saioaren hasieran, Euskal Herriko batzordeko kide den Jonekin. Bestetik, Askapenak antolatzen dituen aurtengo brigadak izan ditugu hizpide. Azkenik, Kongoko hauteskundeen inguruan herrialde horreta eta, baita, Bruselan egondako iztiluetaz mintzatu gara.
erlazionatua: 2011ko Brigadak aurkeztu dituzte Sei alderdik osatu dute Belgikako Gobernua
2012-01-11 - Mundu Hotsak
Greziako eta Europako krisiaz mintzatu gara Juan Etxenike eta Mikel Aramendirekin. Amnistia Internazionalaren kolaborazioan izan dugu eta gure Bruselako korrespontsalak, Kongoko Errepublika Demokratikoko azken gertaeren berri eman digu.
erlazionatua: Greziatik kronika Zor-krazia
2011-12-20 - Mundu Hotsak
Mundubateko kidean den Eneko, Palestinako nekazal mugimenduaz aritu zaigu. Katalunyako kooperatiba integralaren berri eman digu Gorkak. Azkenik, Argentinatik Berasak, korralitoaren 10. urteurrenaz mintzatu zaigu.
erlazionatua: Argentina: Korralito 2012-02-01 - Mundu Hotsak
2011-12-14 - Mundu Hotsak
Amnistia Internazionalaren izenpenduren maratoiaz aritu gara. Bestetik Biladi Hadi liburua aurkeztu dugu: Palestinara joandako brigadistek argazki, idatzi eta musikaz osatutakoa.Azkenik, Bartzelonako mugimendu sozialen berri izan dugu Andonirekin.
erlazionatua: Mundubat: Palestina 2012-02-01 - Mundu Hotsak
2011-12-07 - Mundu Hotsak
Astero bezala, hainbat gai jorratuko ditugu gaur eta Palestinara joango gera, Mundubat-eko kidea den Eneko Gerrikabeitiarekin hitz egitera. Mumia Abu Jamalen inguruan ere mintzatuko gara, hainbet ekimen antolatu dira eta, asteburu honetarako. Beste alde, Argentinatik ere pasako gera.







