Azken ordua: Manifestazio jendetsua eta greba zabala, murrizketei ezetz errateko Altuna eta Rousseau Pribatua Txapelketak Akazia Menurako, eurobonuak Urik balego... ETB1ek ez du lotsarik! Legealdi honetan onartu nahi dute Oroimenaren Instituturako legea Abertzaleek diote PPk hauteskunde mapa "manipulatu" nahi duela
feeds
Entzun zuzenean!

Irratsaioak

Azkenekoak

bidasoaldeko efemerideak

Api. 10, 2012

2012-04-10 - Bidasoaldeko Efemerideak

img/hidroplano.jpg
Entzun Jeitsi

Hendaia eta Hondarribiko bizilagunek 1913ko apirilaren 10an hidroplano baten hegaldia lehen aldiz ikusteko aukera izan zuten.
Ondarraitzeko hondartza hendaiarrean kokatutako Hotel Euskaldunako jabeak, Paulham abiadore ospetsuari frogak egitera gonbidatu zion. Estatu Batuetako Paulham Curtiss sistemako hidroplanoak, Hendaiako hondartzaren paretik, Hondarribiko Puntaleraino irristatu zen itsasoaren gainetik, eta bigarren itzulian hegaldia altsatzea ...

erlazionatua: 2012-01-10 - Bidasoaldeko Efemerideak 2012-01-20 - Bidasoaldeko Efemerideak

Mar. 30, 2012

2012-03-30 - Bidasoaldeko Efemerideak

img/atotxa.jpg
Entzun Jeitsi

1919. urteko martxoaren 30ean Behobia-Donostia herri lasterketaren aurreneko edizioa korritu zen. Gaur egun 20.000 korrikalarik parte-hartzen badute ere, aurreneko edizio hartan 30 korrikalari besterik ez ziren bildu Behobiko irteeran. Eta Donostiko helmugan Juan Muguerza elgoibartarra nagusitu zen ordu bat 17 minutu eta 50 segunduko markarekin.

erlazionatua: 2012-01-10 - Bidasoaldeko Efemerideak 2012-01-20 - Bidasoaldeko Efemerideak

Mar. 23, 2012

2012-03-23 - Bidasoaldeko efemerideak

img/1913.jpg
Entzun Jeitsi

Beste garai batzuk bizi dituzte gaur egun Stadium Gal-era hurbiltzen diren Real Union-eko zaletuek. Baina Real Union futbol taldearen aintzindariak, Racing Club Irun taldeak, bere lehen Espainiako Errege Kopa 1913. urteko Martxoaren 23an irabazi zuen, duela 99 urte.

erlazionatua: 2012-01-10 - Bidasoaldeko Efemerideak 2012-01-20 - Bidasoaldeko Efemerideak

Ots. 28, 2012

2012-02-28 - Bidasoaldeko Efemerideak

img/montero_1.jpg
Entzun Jeitsi

Irungo Palmera lantegiak 1995. urteko Otsailaren 28an itxi zituen bere ateak betirako. Palmera enpresak Irunen 1200 langile izatera iritsi zen 70. hamarkadan. 1931garren urtean Juan Wollmer enpresari alemanak sortutako lantegi honek, hasieran bizarra kentzeko xaflak ekoizten zituen, baina urteen poderioz, guraize eta labain merkatuko Espainiako estatuko ekoizle nagusietako bat bilakatu ...

erlazionatua: 2012-01-10 - Bidasoaldeko Efemerideak 2012-01-20 - Bidasoaldeko Efemerideak

Ots. 23, 2012

2012-02-23 - Bidasoaldeko Efemerideak

img/saseta_5.jpg
Entzun Jeitsi

1937. urteko Otsailaren 23an, Kandido Saseta Hondarribitarra borrokan erahil zuten Asturiasen, Oviedo inguruko Las Regueras udalerrian. Euzko Gudarosteko komandante gorena zen, eta Jose Antonio Agirre lehendakariak bidali zuen haruntza, bere konfidantzazko gizona zelako. Euskal Herritik kanpora hil eta bere gorpua ezin izan zen berreskuratu.

erlazionatua: 2012-01-10 - Bidasoaldeko Efemerideak 2012-01-20 - Bidasoaldeko Efemerideak

Ots. 14, 2012

2012-02-14 - Bidasoaldeko Efemerideak

img/8_2.jpg
Entzun Jeitsi

Irungo iñauterietan Inudeak ospatu ziren aurreneko aldia 1884. urteko Otsailaren 14ean izan zen. Pablo Vilumbrales, La Artesana elkarteko idazkariak, hiru egun lehenago, inudeen konpartsa karriketan ibiltzeko baimena eskatu zion udalari, eta kale kantoietan zortzikoak abesteko tamboril baten zerbitzuak eskatu zizkion ere.

erlazionatua: 2012-01-10 - Bidasoaldeko Efemerideak 2012-01-20 - Bidasoaldeko Efemerideak

Ots. 10, 2012

2012-02-10 - Bidasoaldeko Efemerideak

img/guadalupe.png
Entzun Jeitsi

1957. urteko Otsailaren 10ean, Ama Guadalupekoaren irudia Hondarribitik atera zen aurreneko aldiz. Madrilera eraman zuten, Don José Lapayesse eskulturgilearen tailerretara, izan ere, irudiaren birgaitzea beharrezkoa zela erabaki zuten. Egurrezkoa zenez, guztiz kaltetuta zegoen, eta Madrilera konpontzera eraman zuten.

erlazionatua: 2012-01-10 - Bidasoaldeko Efemerideak 2012-01-20 - Bidasoaldeko Efemerideak

Ots. 3, 2012

2012-02-03 - Bidasoaldeko Efemerideak

img/junkal.jpg
Entzun Jeitsi

Irungo lehenbiziko hilerria Junkal elizaren aurrekaldean zegoela diote historialariek. 1653garren urteko Otsailaren 3an, udalak bertan hilerri bat egiteko agindua eman zuen, Juan de Beraun kapitainak saldutako lur sail batzuetan. Lur hoiek, Junkal eliza handitzeko erabili zituzten, baina soberan gelditu zen zatian, elizaren aurrekaldean, hilerri bat egokitu zuten.

erlazionatua: 2012-01-10 - Bidasoaldeko Efemerideak 2012-01-20 - Bidasoaldeko Efemerideak

Ots. 2, 2012

2012-02-02 - Bidasoaldeko efemerideak

img/a_ona.png
Entzun Jeitsi

XVII.mende hasieran, ehunka lagun hil zituen izurrite batek. Infekzioak ekiditeko, udalbatzak abereak kaleetan aske ibiltzea debekatu egin zuen, eta 1677. urteko Otsailaren 2an, zilarrezko hamar dukadoko isuna ezarri zuen, kalean topatutako txerrien jabeei, eta edozeinek txerria harrapatuz gero, hil eta jateko baimena eman zuen gainera.

erlazionatua: 2012-01-10 - Bidasoaldeko Efemerideak 2012-01-20 - Bidasoaldeko Efemerideak

Ots. 1, 2012

2012-02-01 - Bidasoaldeko Efemerideak

img/apezpiku.jpg
Entzun Jeitsi

1943. urteko Otsailaren 1ean onartu zuen Hondarribiko udalbatzak, 1925ean onartutako Hondarribiko Barrualdea Eraberritzeko Planaren baitan, Rojas y Sandoval deritzan plaza egitea, hau da, Apezpiku plaza. Pedro Muguruza arkitektoak egin zuen proiektua eta 1944. urteko Irailaren 8an inauguratu zuten.

erlazionatua: 2012-01-10 - Bidasoaldeko Efemerideak 2012-01-20 - Bidasoaldeko Efemerideak

close